Ipuin kontalariren kontakizunak, denbora-pasak eta eskulan lehiaketak prestatu ditu ludotekak. Jolastu ahala ikastea ere ahalbidetuko dute proposamenetako batzuek. Ostadarra nola sortzen den ikasteaz gain zapatak lotzeko jokoak ere izango dira. Denbora-pasetan, berriz, herriko txoko desberdinak ezagutuko dituzte. Bestalde, "etxeko korridorean laser izpien zirkuito bat" sortzeko aukera eskainiko dela ere adierazi du udalak.
Eskulan lehiaketa
Gazteek herriarekin zerikusia duten eskulan lehiaketan ere parte hartu ahal izango dute. Lehiaketa horren lehen txanda gaur bertan bukatzen da. "Zornotzako patatarik ospetsuenaren erreplika bat egin" eta bidali behar da. Hurrengo lehiaketa apirilaren 30ean ipiniko da martxan. Bertan, Urgozo iturriaren erreplika bat egin eta horren argazkia bidali beharko dute umeek.
Lehiaketa txanda bakoitzean jasjota proposamen guztien artean, Zornotza Aretoko umeen ikuskizunetarako sarrerak zozketatuko dira.