Soloko elkartea: "Eskerrik asko Durangoko merkatu plaza berriz ere zabaltzea posible egin duzuen guztioi"

Anboto 2020ko api. 15a, 08:08

Durangaldeko nekazari ekologikoen elkarteak Durangoko baserritarren azokaren inguruan esker oneko mezua kaleratu du.

Solokoren oharra:

HERRIAK BIZIRIK, MERKATU PLAZAK ZABALIK! LORTU DOGU! 

ESKERRIK ASKO MERKATU PLAZAREN ZABALTZEA ESKATZEKO SINADURA BILKETAREKIN BAT EGIN DUZUEN GUZTIOI. 

Soloko, Durangaldeko nekazari ekologikoen Elkartetik eskerrak eman nahi dizkizuegu Durangoko merkatu plaza berriz ere zabaltzea posible egin duzuen guztioi. Eskerrik asko abiatu dugun sinadura bilketarekin bat egin duzuenoi. Eskerrak benetan plaza zarratuta egon den lau asteetan zehar gurekin harremanetan jarri eta gure produktuak kontsumitzen jarraitu duzuen denoi. Eskerrik asko aste hauetan zehar gure produktuak merkaturatzen lagundu diguzuen denda eta kontsumitzaile elkarteei, inoiz baino gehiago gure jakiak herritarren eskura jarri dituzuen Marisatsa, Anbotopeko, Firue, Amillena, Baratza… 

Datorren larunbatean merkatu plazan ikusiko gara, nahi duenak eskura izango ditu guk ekoizten ditugun jakiak, osasun berme guztiekin , zuzenean baratzetik zure eskura, bertokoa ekologikoa eta sasoikoa. Udaberrian gaude, berakatz fresko eta zebolleta sasioa, iderrak eta bababaltzak dastatzeko sasoia, dastatu eta gozatu. Zure baserritarrok lanean jarraitzen dugu udako gutizia preziatuak (tomateak, piperrak, bainak…) eskura izan ditzazun sasoia heltzen denean. 

HERRIAK BIZIRIK, MERKATU PLAZAK ZABALIK!

SOLOKO Durangaldeko nekazari ekologikoen elkartea

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!