Berrizko, Iurretako, Abadiñoko eta Zaldibarko udalek babes-manparak jarri dituzte irekita dauden saltokietan

Anboto 2020ko api. 5a, 12:41
Jarritako manpara baten irudia.

Iurretako 12 saltokik, Abadiñoko 26k (Zelaietan 4, Muntsaratzen 2 eta Matienan 20) eta Berrizko 11-k babes-manparak dituzte osasun-krisi honi aurre egiteko. Zaldibarren ere 8 babes-manpara jarri dituzte irekita dauden dendetan.

"Ikusita herritarren oinarrizko premiak (elikadura, farmaziak, etab.) betetzeko baimena duten saltokiek egunero ehunka pertsona hartzen dituztela eta langileen babesa hobetzeko helburuz, babes-manparak jarri dira, saltzaileak zein erostera doazen pertsonek koronabirusak kutsatzeko arriskua prebenitzeko eta, ahal den neurrian, murrizteko", adierazi dute udalek ohar bateratu batean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!