[BIDEOA] Durangaldeko musikari ugari batu ditu Sarek elkartasun bideo batean

Anboto 2020ko mar. 26a, 18:20

Bide Ertzean taldearen 'Badator eguna' abestiaren bertsioa egin dute, elkarlanean. 

Ekimenaren helburua, presoei elkartasuna adieraztea da; elkartasun hori gauzatzeko, Durangaldeko presoen helbideak agertzen dira bideoan. 

Eskualdeko hainbat musikarik parte hartu dute bideoan, besteak beste, Antton Uriartek (Gorantz Erori), Eneritz Gorritxategik (Ene bada), Kimetz Zenitagoiak (Lor) edota Igor Elortza bertsolariak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!