"Euskarazko esaera zaharrak ikasi eta irudimena lantzeko proposamena" aurkeztu du Berbalagunek. Parte hartu gura duenak esaera zahar bat hartu eta horri lotutako argazkia hartu beharko du. Ondoren 639400786 WhatsApp zenbakira edo durangaldea@aek.eus helbidera bidaliko beharko dira argazkiak. Sarituak 4 pertsonentzako sarrerak eskuratuko ditu eskualdeko antzokiren batean egiten den euskarazko edozein emanalditarako. Egitasmoan parte hartzeko aukera zabalik dago apirilaren 20ra arte.
Atsotitzak koronabirusari egokitzen
Bestalde, azken egunotan bolo-bolo dabiltza betikoak diren esaera zaharrak koronabirus garaietara egokitzeko mezuak. Sare sozialetan mugitzen ari dira. Hauetako esaldi bat hartu ere liteke argazkia ateratzeko inspirazio modura.
- Txapela buruan, ta maskarila onduan
- Urrutiko intxaurrak hamalau, leihotik ezin harrapau
- Etxean otso, kalean... kale!
- Birus urte, krisi urte
- A ze parea, doministikua ta kalenturea
- Xoxoak beleari, esku beltz
- Negua bero, birusa gero
- Aurrian papera, ta atzian paperik ez
- Eztula in nun Getarin, laster zan polizia atarin
- Koronabirusa ala hil
- Irten gabe defendatuko dut nire gurasoen etxea