Koronabirusagatiko launa positibo gehiago erregistratu dira Durangon eta Zornotzan

Ekaitz Herrera 2020ko mar. 23a, 12:40

Durangaldean ere goraka doa koronabirusagatik positibo eman duen herritarren kopurua: baieztatutako 52 kasu dago uneotan. Atzoko datuekin alderatuta, Zornotzako eta Durangoko kopuruak hazi dira. Launa kasu gehiago baieztatu dira bi herrietan. Beste herrietan mantendu egin da kopurua.

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 52 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Zornotza: 20
  • Durango: 17
  • Elorrio: 8
  • Abadiño: 2
  • Otxandio: 2
  • Zaldibar: 2
  • Iurreta: 1
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!