Baieztatutako 44 kasu Durangaldean: goraka doa koronabirusagatik positibo eman duten herritarren kopurua

Ekaitz Herrera 2020ko mar. 22a, 12:38

Azken neurketetan baino 11 kasu gehiago baieztatu dira. Zornotzan erregistratu dira positibo gehienak. 16 dira baieztatuak. Iurretak kasu baieztatu bakarrari eusten dio. Gainontzeko herrietan, gora egin du kopuruak

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 44 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Zornotza: 16
  • Durango: 13
  • Elorrio: 8
  • Abadiño: 2
  • Otxandio: 2
  • Zaldibar: 2
  • Iurreta: 1
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!