Koronabirusagatik positibo eman duten herritarren kopurua 33ra igo da Durangaldean

Ekaitz Herrera 2020ko mar. 21a, 13:40

Zertxobait gora egin du Durangaldean positibo eman duen herritarren kopuruak. Atzo 25 ziren testetan positibo eman zutenak. 33ra igo da kopuru hori orain. Durangon, Zornotzan, Elorrion eta Zaldibarren egin du gora kopuruak.

Azken datuak atzo iluntzekoak dira, 20:00etan jasotakoak. Baieztatutako positiboak 33 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak honela daude herrika:

Durango: 11

Zornotza: 10

Elorrio: 7

Zaldibar: 2

Abadiño: 1

Iurreta: 1

Otxandio: 1

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!