"Beste abisu bat eman arte" ikastetxeak itxita mantenduko ditu Eusko Jaurlaritzak

Maialen Zuazubiskar 2020ko mar. 18a, 15:34

Hasiera batean hamabost egunez itxi behar zituzten ikastetxeak. Gaur epealdia luzatuko dutela jakitera eman du Eusko Jaurlaritzak. 

Martxoaren 12an Eusko Jaurlaritzak ikastetxe guztiak ixteko agindua eman zuen; hau da, martxoaren 13az geroztik, hamabost egunez eskolak itxita egongo zirela. Erabakiak Haurreskolei, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei, Lanbide Heziketako zentroei eta unibertsitateei eragiten die. 

Gaur, berriz, epealdi hori luzatzea erabaki dutela jakitera eman dute zirkular baten bitartez. "Gertaeren bilakaera eta agintari eskudunak aplikatzen ari diren neurriak direla eta, eskolen aldi baterako etetea beste abisu bat eman arte luzatuko dugu", azaldu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!