Kultur agenda osoa bertan behera utzi du koronabirusaren zabalpenak Durangaldean, Euskal Herrian eta martxa honetan, baita Europa osoan ere. Halere, teknologia berrien erabilpenari esker, alternatiba desberdinak ari dira sortzen.
#etxeangeratukonaiz traola erabilita, hainbat sortzailek beraien bideoak zabaldu dituzte sare sozialen bidez. Zuek ere, zuek ekarpena egin dezakezue kultura@anboto.org helbidera idatzita, edota 688 63 50 41 telefono zenbakira bidalita.