Apirilaren 5eko hauteskundeak bertan behera utzi dituzte

Maialen Zuazubiskar 2020ko mar. 16a, 12:42
Artxiboko irudia

Hauteskundeen data berria alarma egoera eta osasun-larrialdia bertan behera gelditzen direnean zehaztuko dute. 

Gaur goizean batzartu dira alderdi politiko guztietako ordezkariak Legebiltzarrean, eta apirilaren 5eko hauteskundeak atzeratzea erabaki dute. Bertan bildu dira  EAJ, EH Bildu, PSE, Elkarrekin Podemos, PP-Cs eta Equo-ko ordezkariak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!