Bizkaiko Futbol Federazioak bertan behera utzi ditu partidu guztiak

Anboto 2020ko mar. 12a, 14:03

Gainera, taldeei entrenamenduak bertan behera uzteko aholkatu die.

Neurria bihartik aurrera egongo da indarrean futboleko eta areto futboleko maila denetan. Ez dute zehaztu noiz arte iraungo duen.

Eskola kiroleko futbolari buruzko neurriak hartzea Bizkaiko Foru Aldundiaren eskumena dela gogoratu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!