Abantoko hilketa matxistak gaitzesteko hainbat mobilizazio deitu dituzte Durangaldean

Ekaitz Herrera 2020ko mar. 12a, 13:08

Durangon, Zornotzan, Berrizen eta Iurretan, besteak beste, hainbat moblizazio iragarri dituzte

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen atzo Abanton, bikotekidea eta alaba hiltzea egotzita. Haserrea Durangaldera iritsi da eta bertako mugimendu feministek eta instituzioek mobilizazioak deitu dituzte hurrengo orduetarako: 

MARTXOAK 12
Zornotza: 18:30ean, Parkeko Iturrian
Iurreta: 19:00etan, Askondo
Berriz: 20:00etan, Urtiaga Plazan

MARTXOAK 13
Durango: 20:30ean, Ezkurdin

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!