[ARGAZKI GALERIA] Paul Arginzoniz durangarra Euskadiko kickboxing txapeldun geratu da, kick light modalitatean

Joseba Derteano 2020ko mar. 9a, 12:39

Durangar gazteak jantzitako dominaz gainera, beste 18 eskuratu dituzte Xsport eta Team Laureano taldeko kirolariek asteburuan Bizkaia pilotalekuan lehiatutako txapelketan.

Talde bietako kirolari gehienek estreinako aldiz parte hartu zuten Euskadiko txapelketan. Horixe zen Paul Arginzoniz 20 urteko durangarraren kasua ere eta bikain erantzun zuen. Euskadiko txapeldun geratu zen borrokaldi denetan nagusituta.

Senior mailako emaitzekin jarraituz, Xabi Sierra 24 urteko elorriarra eta Alazne Murgoitio 25 urteko elorriarra Euskadiko azpitxapeldun geratu ziren.

Hona, mailaz maila, txapelketan nabarmentzea lortu zuten gainerako borrokalariak:

- Laila El Hayani, 9 urte Elorrio
Euskadiko Txapelduna, kick light eta light contact modalitatean.

- Dani Calvo, 12 urte Durango
Euskadiko txapeldun light contact-ean eta txapeldunordea kick light modalitatean.

- Larisa Tertis, 12 urte Elorrio
Euskadiko txapeldunordea kick light modalitatean.

- Ander Sanchez, 12 urte Berriz
Euskadiko txapeldunordea kick light eta light contact.

- Iker Sanz, 13 urte Berriz
Euskadiko txapeldun kick light eta light contact modalitatean.

- Unax Louro, 13 urte Elorrio
Euskadiko txapeldunordea kick light-ean eta light contact-ean.

- Ibai Martin, 15 urte Zaldibar
Euskadiko txapeldun kick light y txapeldunordea light contact.

- Nahia Buruaga, 15 urte Elorrio
Euskadiko 3.sailkatua (brontzea) kick light modalitatean

- Xabi Zabala, 17 urte Durango
Euskadiko txapeldunordea kick light-ean.

- Joseba Dosuna, 19 urte Basauri
Euskadiko txapelduna Kick Light-ean

(Argazkien egilea: Aitor Coello)

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!