Goizean zein arratsaldean egin dira ekimenak. Manifestazioak, lasterketak, elkarretaratzeak, edota "bazkari autogestionatuak" egin dira. Durangon, adibidez, iluntzean sarbideetako bat moztu dute ordu laurdenez, eserialdia eginda.
Bestalde, Elorrion, Egunean Behin aplikazioaren bertsio feminista egin dute: https://t.co/lxJFiauxS7?ssr=true. Berdintasunaren aldeko mezuez gainera, prekarizazioaren aurkako mezuak ere zabaldu dira mobilizazioetan, besteak beste.