Gisasolak 23 urtez azpiko Urrezko Aizkora irabazi du; Magunazelaia azpitxapeldun urrezko harrijasotzaile txapelketan

Anboto 2020ko mar. 7a, 20:13

Zeresana ematen aritu ostean, denboraldia borobildu dute Urdax Magunazelaiak harrijasotzen, eta Ioritz Gisasola Zelai IV.ak aizkoran. 

Azpeitian jokaturiko txapelketan binaka aritu da Gisasola, Suharri Rodriguez hernaniarrarekin batera. 

Urdax Magunazelaia aurten itzuli da harrijasotze mundura, sei urtez aparte egon ostean. Azpitxapeldun geratu da Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokaturiko finalean. Xabi Peña izan da txapelduna.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!