Emakumeen Nazioarteko Eguna

Aldarrikapen moreak Durangaldeko herrietako kaleak hartuko ditu asteburuan

Joseba Derteano 2020ko mar. 8a, 09:00

Emakumeen Nazioarteko Eguneko agenda ekitaldiz beteta dago Durangaldean. Urteroko ekimenik jendetsuenetarikoa Durangoko Lila Krosa izaten da. Domekan, 11:30ean, 15. aldia beteko du Ezkurdin hasi eta amaituko den lasterketak. Iurretan ekimen berdina egingo dute, 12:30ean, baina Milla Morea izenagaz.

Zornotzan, M8 Plataformak egitarau zabala antolatu du asteburuari begira. Azaldu dutenez, aurten "beste herrialde batzuetatik Zornotzara etorri diren emakumeen errealitateak ezagutu eta ikusarazi" gura dituzte. Ildo horretatik, emakume horiei ahotsa emango diete domekan, 11:30ean, Zelaieta parkeko karpan antolatuko duten kafe-tertulian. Ondoren, bazkaritara batuko dira.

Herri askotan manifestazioak antolatu dituzte emakumeen kontrako diskriminazio ugariak salatzeko: Durangon, Elorrion, Zornotzan eta Berrizen, hain zuzen. Abadiñon, besteak beste, hilabete osoa iraungo duen Gerorako oroitzapenak, ahalduntzeko praktika artistikoak erakusketa ikusgai dago Errota kultur etxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!