Gazteen mailan (hemezortzi urtera arteko gazteek abestu dezakete) Leire Vargas, Ander Sarriugarte eta Irune Basagoiti aritu dira. Nagusien mailan (24 urtera artekoak), berriz, Iruri Altzerreka, Ander Elorriaga eta Iker Maguregi ibili dira kantuan.
Igorren lehiatu dute Bertsolari Gazteen XXVIII. BBK Sariketaren kanporaketa, Arratiaren aurka. Datorren kanporaketa Iurretako Orobiogoitia institutuan izango dute, Busturialdearen aurka.