Karabana Solidarioa Tinduf-eko kanpamenduetara bidean da, 250 tona produkturekin

Joseba Derteano 2020ko ots. 27a, 19:27
Gaurko aurkezpeneko irudia. (Argazkia: Rio de Oro)

Rio de Oro Gobernuz Kanpoko Erakundeak bigarren urtez koordinatu du eskualdeko bilketa.

Hainbat udalek parte hartu dute ekimenean: Durango, Iurreta, Abadiño, Atxondo, Berriz, Mallabia, Zaldibar, Izurtza, Mañaria eta Garaiko udalek, hain zuzen. Baita Amankomunazgoak, eskualdeko ikastetxe eta elkarteek, eta askotariko komertzio eta enpresek ere. Modu horretara 16 tona produktu jaso dituzte; beste 11 erosi egin dituzte. Tona bat produktu Ongi Etorri Errefuxiatuak erakundeari eman diote euren proiektuetarako.

Tinduf-era bidalitako produktuen artean daude arroza (8.998 kilo), pasta (6.463 kilo), atuna (964 kilo) konpresak (700 kilo) eta eskola materiala (400 kilo), besteak beste. 

Gaur arratsaldean Landako Elkartegi paretik irten da produktuz betetako kamioia eta Donostian Euskadiko Karabana Solidarioarekin elkartuko da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!