Irene Loizatek, June Arbeok eta Bidezabal taldeko neskek dominak lortu dituzte Espainiako taldekako kros txapelketan

Maialen Zuazubiskar 2020ko ots. 23a, 17:30

Irene Loizatek urrezko domina lortu du maila absolutuan eta June Arbeok 23 urtez azpikoan. Bidezabal taldeko neskek brontzezkoa 20 urtez azpiko txapelketan.

Asteburuan Sorian jokatutako Espainiako taldekako kros txapelketan dominak lortu dituzte eskualdeko hainbat korrikalarik. Irene Loizateren taldeak, Bilbao Atletismo taldeak, urrezko domina lortu du maila absolutuan eta June Arbeok Alcampo Scorpio 71 taldeagaz 23 urtez azpikoan. 20 urtez azpiko txapelketan, berriz, Durangoko Bidezabal taldeko korrikalariek, Jone Fuentek, Garazi Zuazuak, Oihane Irustak, Irene Costak eta Naroa Bahabonek brontzezko domina eskuratu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!