Zuek biok energia berriztagarrien inguruko ikasketak egiten zabiltzate. Zergatik erabaki duzue greba egitea?
Greba mugabakora deitu dugu. Uste dugu EHUk ez dituela gauzak argi esan. Ez dakigu zer gertatzen dabilen eta airearen kalitatea zelakoa den. Zabortegitik oso gertu gaude eta oso arduratuta gaude. Ez dute gure segurtasuna ondo bermatu. Gainera, ez dakigu honek zer eragin izango duen gure osasunean epe luzera. Bestalde, zer gertatuko da horko zabor guztiagaz? Kezkatuta gaude.
Prebentzio neurriak aholkatu dituzte herritarrentzat.
Hasieran ez genion garrantzi handirik eman. Gu ez gara hemen bizi. Ikastera gatoz, eta, beraz, kirolaren kontuak ez digu hainbeste eragin. Leihoak ixtearenak bai.
EHUn haurdun dauden emakumeei lanera ez etortzeko gomendatu diete.
Bai, eta eurei eragiten badie, guri ere bai zeozelan.