Hondakindegiko suteak iraun bitartean, Eibarren zein Ermuan lanean egon dira Durangaldeko hainbat herritar. Jokin Elortza berriztarra botikaria da Eibarren; Aitor Garitagoitia mallabiarra, berriz, Ermuan bizi da. Sutea amatatu eta kea ia desagertu den arren, bat datoz irakurketa batean: konfiantza galera bat eman da autoritateak emandako mezuen ostean. Bariku honetako ANBOTO astekarian elkarrizketa osoak argitaratuko ditugu.