30 lagun inguru batu ziren Zornotzan, Berton Bertokoak antolatu zuen elikadura eskolan

Maialen Zuazubiskar 2020ko ots. 19a, 09:06

Oraindik izena emateko aukera dagoela jakitera eman dute antolatzaileek. 

Otsailaren 17an Berton Bertokoak antolatzen duen elikadura eskolaren bigarren saioa ospatu zuten Zornotzan. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, 30 bat lagun batu ziren saio praktikoan, eta solasaldi "oso interesgarriak" egon ziren. 

Hurrengo saioa Zaldibarren izango da, otsailaren 24an. Azkena, berriz, martxoaren 5ean Atxondoko Akebaso jatetxean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!