Nathan Jones MMA-ko borrokalaria Durangaldean izan da ikastaro bi ematen

Joseba Derteano 2020ko ots. 10a, 09:38

Durangon eta Elorrion izan zen Indar Xsport klubekoekin.

Ostiralean Elorrion izan zen kickboxing-a lantzen. Hurrengo egunean, berriz, Brazilian jiu-jitsu borroka-arteren gaineko azalpenak eman zituen Durangon. “Esperientzia itzela izan du herri bietan. Berandu baino lehen bueltatuko naiz gauza berriekin”, adierazi zuen Nathan Jones MMA (Mixed Martial Arts) borroka-arteko borrokalari ingelesak. Bere ibilbidean 13 borroka irabazi eta 9 galdu ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!