Saio bakoitzean 45 pertsonak hartu ahalko dute parte. Atxondon egitekoa den show cooking saioan, baina, 35 lagunetara murriztuko da tokia. Izena-emateko bertonbertokoa@gmail.com helbidera idatzi edo inprimaki hau behar da.
Durangoko zabalarran egingo dute lehen saioa, astelehenean, hilak 10, 17:30etatik hasita.
Berton Bertokoak azaldu duenez, umeentzako txikigune zerbitzua ere egongo da jardunaldietan.