Rio de Orok elikagai bilketa egingo du errefuxiatu sahararrei eroateko

Anboto 2020ko ots. 6a, 12:09

Rio de Oro elkarteak saharar errefuxiatuei laguntzeko antolatzen duen Elkartasun Karabanagaz bat egitera deitu ditu herritarrak. Bihar eta etzi Abadiñoko Eroski saltoki handian egongo direla azaldu dute, elikagai bilketa egiteko eta saharar errefuxiatuek bizi duten egoerari buruzko informazioa emateko. Otsailaren 14an eta 15ean ere han izango dira Rio de Oro elkartekoak.

Arroza, pasta, lekaleak, azukrea, hegaluzea eta sardinak oliotan, eta konpresak batuko dituzte. Herritarrek aste osoan zehar dute aukera elikagai bilketan parte hartzeko, Abadiñoko saltoki handian eta Durangoko Alde Zaharreko Eroskin. Herritarren parte-hartzeak duen garrantzia nabarmendu du Rio de Orok.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!