[ARGAZKI GALERIA] Milaka lagun batu dituzte lan, pentsio eta bizitza duinen aldeko mobilizazioek Durangaldean

Anboto 2020ko urt. 30a, 18:31

Durangoko arratsaldeko manifestazioa izan da Durangaldeko mobilizazio jendetsuena. Milaka lagun bildu dira bertan.

Eskualdeko ia herri guztietan egin dira manifestazioak. "Prekarietatea hiltzailea", " Zaindu dezagun maite dugun hori", "Pentsiodunak aurrera" edota "Jo ta ke, irabazi arte" bezalako doinuen artean egin dituzte mobilizazioak.

Deitzaileen arabera, jarraipen zabala eduki du greba deialdiak, eta mobilizazioekin jarraitzeko asmoa agertu dute. Horrez gainera, dei egin diete "gaur mobilizatu ez direnei", hurrengo mobilizazioetara batzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!