[ARGAZKI GALERIA] Durango Nissan Gaursa taldeak irabazi du Elorrio Parra Tabernaren kontrako errugbi derbia

Joseba Derteano 2020ko urt. 27a, 14:00

Bigarren zatian gehiago izan ziren durangarrak Elorrion jokatutako partiduan.

Durango Nissan Gaursa Euskadiko Lehen Mailara jaitsi zen iaz, Elorrio Parra Taberna dabilen maila berera, hain zuzen. Ondorioz, eskualdeko bi errugbi taldeen arteko derbiak utzi ditu aurtengo denboraldiak. Biak durangarrentzat izan dira. Lehenengo itzulian, Arripausuetan jokatutako partiduan, DRT 58-12 nagusitu zitzaion Elorriori. Joan zen asteburuan ere, durangarrak alde handiz gailendu ziren Elorrion: 7-62.

Emaitzak erakutsi dezakeena baino partidu lehiatuagoa izan zen, lehen zatiko amaierara nahiko parean heldu zirelako: 7-12. Baina bigarrenean azeleragailua zapaldu zuen DRT-k eta ez zion aukerarik eman aurkariari.

Jende asko batu zen Elorrioko San Roke errugbi zelaian derbia bertatik bertara jarraitzeko eta talde bien artean kiroltasuna izan zen nagusi.

(Argazkien egilea: Pedro Moreno)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!