Etxez etxeko 1.663 banaketa egin zituen Dendak Baik iaz, 2018an baino %16 gehiago

Ekaitz Herrera 2020ko urt. 14a, 10:07

Emaitza "oso arrakastatsua" izan dela adierazi du elkarteak. 2019an egindako banaketen kopurua %16 igo da 2018an egindako banaketekin alderatuta. 1.432 egitetik, 1.663 banaketa egitera pasatu da. Bizikletaz egin dira banaketok.

Igoerarik garrantzitsuena pasa berri den abenduan izan da. 2018ko abenduarekin alderatuta, bikoiztu egin dira banaketa eskariak.

Bestalde, Dendak Baik gogora ekarri du du etxez etxeko banaketak bizikletaz egiten direla eta horrek "ingurumenarekin jasangarria" den banakmeta mota bat eskaintzen duela.

2013an ekin zion Dendak Baik etxez etxeko banaketa zerbitzuari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!