Eski irteera antolatu dute Zaldai eta Alluitz mendi taldeek elkarrekin

Anboto 2020ko urtarrilaren 7a

Eskiatzera joateko irteera antolatu dute Iurretako Zaldai eta Abadiñoko Alluitz mendi taldeek elkarlanean. Urtarrilaren 17tik 19ra prestatu dute Formigalera eski irteera.

Autobusa, ostatua eta egun birako forfait-a izango dute irteeran izan ematen dutenek. Mendi taldeetako bazkideek 140 euro ordaindu beharko dituzte, eta, gainontzekoek 145 euro. Urtarrilaren 17an irtengo dira, 18:00etan, Iurretako Andaparape kalean. Abadiñon, Traña-Matienan eta Zelaietan geratuko dira, 18:15ean eta 18:30ean, hurrenez hurren.

Bazkide ez direnek zabalik dute izena emateko epea, alluitzmenditaldea@gmail.com  e-mailera idatzita. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!