Gaur iritsiko dira Durangaldera Meltxor, Gaspar eta Baltasar

Anboto 2020ko urt. 5a, 16:44

Hiru errege magoen kabalgatek Durangaldeko herri desberdinak zeharkatuko dituzte, Zornotza eta Zaldibar, besteak beste.

Zornotzan 18:00 abiatuko dira maiestateen hiru karrozak, Biarritz poligonotik, Disneyren laugarren karroza baten laguntzarekin; herriko plazan amaituko da desfilea. Zubiaur musika eskolako Triki Piu bandako trikitilariek eta hip-hop ikasleek girotuko dute. 

Zaldibarren, ostera, 18:30ean hasiko da desfilea, Euskal Herria etorbidetik. Bidean, ospitale psikiatrikoa ere bisitatuko dute. Olazar pilotalekuan egingo da amaiera ekitaldia, txokolatearekin. Azukrerik gabeko 80 kilo gozoki banatuko dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!