Herriaren Eskubideak osoko zuzenketa aurkeztu dio Amankomunazgoko aurrekontuen proposamenari

Anboto 2019ko abe. 30a, 16:50

Koalizio durangarraren arabera, aurrekontuen proposamenak “%10 gutxituko” lituzke “gizarte-larrialdietarako laguntzak eta aurrekontuetan aurreikusitako gastuaren “%45 gobernu-organoen kostuak ordaintzeko” izango da. Aurrekontu proposamenak “pertsona pribilegiatu gutxi batzuen interesak defendatzen” dituela, eta “ahulenei kalte” egiten dietela iritzita, “aurrekontuen itzulera” eskatu du Herriaren Eskubideak.

Herriaren Eskubideak dioenaren arabera, “Eusko Jaurlaritza da Amankomunazgoko zerbitzu sozialak diruz laguntzen dituen entitate nagusia”, eta diru-laguntzak “%10 gutxitu (44.484 euro)” dituela dio koalizio moreak. Ondorioz, aurrekontuen proposamenak gizarte-larrialdietarako laguntzak %10 jaistea dakarrela dio Herriaren Eskubideak. 

Neskutz Rodriguez zinegotzi durangarra da Herriaren Eskubideak Amankomunazgoan duen ordezkaria. Hark aurkeztu du osoko zuzenketa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!