Urteari amaiera emateko plan ugari Durangaldean

Anboto 2019ko abe. 30a, 15:31

Dela mendi irteera bat, dela San Silbestre lasterketa, dela aldarrikapena, dela brindisa, Durangaldeko herritarrek modu anitzetan agurtuko dute 2019a. Albistean irakurgai daude herrietan antolatutako urte amaierako ekintzak.

ABADIÑO

  • San Silbestre lasterketa. 12:00ean Muntsaratzetik hasita, Traña-Matienara arte
  • Elkarretaratzea, ekitaldia, brindisa eta otzara zozketa Trañabarren etorbidean, 18:30ean hasita
  • Antolatzailea: presoen eta iheslarien aldeko taldea

BERRIZ

  • Mendi martxa, 8:30ean Olakueta plazatik hasita

DURANGO

  • San Silbestre lasterketa. Santa Ana plazatik hasita
  • 17:00ean, 0-10 urte bitarteko umeak
  • 17:15ean, 11-15 urte bitarteko umeak
  • 17:30ean, 16 urtetik gorakoak
  • Antolatzailea: Durangoko Udala eta Sekulebedarra

GARAI

  • Mendi ibilaldia plazatik Arakaldora. Irteera ordua: 10:00ean. Bueltan, 12:30ak aldera, kopatxo bat hartuko dute
  • Antolatzailea: Trumoitte kultur elkartea

OTXANDIO

  • Herri krosa. Umeak 17:00ean. Helduak 18:00ea. Antolatzailea: Mainondo kirol elkartea
  • Presoen eta iheslarien aldeko elkarretaratzea kontseilupean, 20:00ean

ZALDIBAR

  • San Silbestre lasterketa. 17:00ean udal plazatik hasita.
  • Antolatzailea: Zaldibarko Udala

ZORNOTZA

  • San Silbestre lasterketa. 16:30ean Zelaieta plazatik hasita. 0-10 urte bitartekoen eta 11 urtetik gorakoen mailak egongl dira. 300 metroko lasterketa era 4 kilometrokoa egongo dira aukeran
  • Antolatzailea: Zornotzako Udala
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!