"Halloween jaia amaitzen denean, Gabonetako arbolen presentzia geroago eta nabariagoa da hemen. Abenduaren 24an, Bizargorrirentzat gailetak prestatzen dituzte etxeetan, fededunak mezatara joaten dira, baina ez dute gure antzeko otordu itzelik egiten. Gabon zahar gaua lagunekin ospatzen da hemen", dio Eukene Garitaonandiak (Iurreta, 1989).Bikotekideak lana Michigan aldean aurkitu zuelako joan ziren hara, orain lau bat urte. "Aurtengo Gabon gaua eta Eguberri eguna Hawaii aldean pasatuko ditugu, eguzkia hartzen. Gabon zahar gaua eta Urteberri eguna, ostera, lagun artean pasatuko dugu. Kanpaiak entzutean, mahatsik jateko ohiturarik ez dago hemen. Horren ordez, Times Squareko atzera kontaketa ikusten dute ".