Karta-jokoa eta itsaskia
"Hemen inportanteagoa da abenduaren 25a, gabon gaua baino. Esker emate egunean egiten duten antzera, indioilarra jateko ohitura handia dute", dio Aperribaik. "Guretzat, baina, garrantzi handiagoa du Gabon gauak. Familiako kideak eta lagunen bat edo beste elkartzen gara. Kartetan egiten dugu. Berandu samar afaltzeko ohitura dugu eta, normalean, arraina edo itsaskia prestatzen dugu. Badira urte batzuk karakolak kozinatzen ez ditugula. Miamira joanez gero, lortzen dira, Gutarra markakoak".
Opariei dagokienez, Aperribaik dio Bizargorri dela hango etxeetara opariak eramaten dituena, baina euren etxetik Olentzero eta Mari Domingi pasatzen dira, antza.