GABONAK MUNDUAN

“Gabon bonbon!”, “Urtebarri, zoruek be igarri!”,... eta Gabonak munduan pasatzeko hainbat modu zoragarri

Ekaitz Herrera 2019ko abe. 20a, 09:30

Anitzak dira Gabonak pasatzeko moduak. Durangaldeko herritarren gehiengoak familia giroan eta etxean pasatuko ditu datozen egun hauek, baina badira Gabonak sorlekutik kanpora pasatuko dituzten Durangaldeko hainbat herritar ere. Kanpoan bizi direnen herritarren bizipenak eta ohiturak gerturatu gura izan ditu ANBOTOk erreportaje honetan, mundutik Durangaldera.

Kondaira batek dio Estonia izan zela lehenengoa Gabonetako arbola plaza publiko batean ipintzen. Beste kondaira batek dio haien bizilagun letoniarrak izan zirela lehenengoak. Euskal kanta garaikideago batek galdetzen du ea Olentzero zergatik ez den pasatzen Afrikatik. Bien bitartean, Bizargorri Laponiako lur hotzetan bizi da Rudolph bere elur-orein sudurgorriagaz. Gabonak hotzari lotuta dauden iruditegia dugu hemen, baina ez da elur-malutarik jausten data hauetan Buenos Airesen. Sustrai katolikoak dituzten herrialdeek abenduaren 25ean ospatzen dute egunik handiena. Kristautasun ortodoxoa nagusi den hainbat herrialde eslaviarretan, baina, (adibidez Errusian, Ukrainan, Serbian) urtarrilaren 7a da egun handia. Herrialde islamiarrek, Jesusen jaiotza ospatu barik, gurago dute Mahoma profetaren jaiotza ospatu. Mapamundia hartuta, berehala ondorioztatuko genuke Gabonak data inportanteak direla Mendebaldeko herrialdeetan, eta zer esanik ez Mendebaldeko herrialdeetako azalera handiko supermerkatuentzat eta enpresentzat.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!