Eneko Lambea Zaldibarren
Olazarmendi klubak antolatzen duen Zaldibarko erakustaldia domekan izango da, 11:30ean, Olazar pilotalekuan. Zaldibarko eta Santurtziko klubetako 40 bat gimnastak parte hartuko dute. Eneko Lambea goi mailako gimnasta leioarra ere Zaldibarren izango da. Junior mailan Espainiako txapeldun geratu da aurten, eta gizonen Lehen Mailan dabilen euskaldun bakarra ere bada.