Andereak elkarteak zapatuan egingo du eguen honetako elkarretaratzea, Aranda de Dueroko mugimendu feministagaz bat egiteko

Ekaitz Herrera 2019ko abe. 18a, 13:40

Aranda de Duero hiriko (Burgos, Espainia) mugimendu feministak egindako deialdiagaz bat egiteko asmoz aldatu du Andereak elkarteak, bere ohiko elkarretaratze eguna. 2017an, Aranda de Duero hiriko hiru gizonek adinez txikia zen emakume bat bortxatu zuten. Epaiak duela egun gutxi irten du eta 38na urteko zigorra jasoko dute hiru gizonezkoek. Andereak elkarteko kideak eta Durangaldeko herritarrak zapatuan kontzentratuko dira, 19:00ean. 

Aranda de Dueroko asanblada feminista "talde txikia" dela ikusita, eta feminismoari “laguntza fisikoa eta emozionala” eskatu dizkiola ikusita, Andereak elkarteak bat egin du haiekin: "bat egiten dugu haiekin, eta, jakina, sexu-erasoa jasan duen neskatoarekin; esan nahi diegu ez daudela bakarrik, eta besarkada bero bat bidali nahi diegu”.

Elkarteak "gogor" arbuiatu du "bortxaketaren kultura", emakumeak "gauza" bihurtzen
eta gutxiesten baititu. "Gizonen nahiak asetzeko gorputz izatera mugatzen gaitu", diote. Era
berean, hedabideen etika falta eta arduragabekeria kritikatu dituzte. 

Durangaldeko herritar guztiei dei egin die elkarretaratzean parte hartzera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!