Irati Anakabe Durangaldeko Berbalagun taldearen koordinatzaileak dioenez, taldeko zenbait kideren "afizioa", egitasmo bihurtu dute. "Berbalagun taldeko kideetako bat Durangoko Alpino mendi taldean sartuta dabil. Ikusi genuen berbalagun askoren zaletasuna zela mendia. Daukagun inguru pribilegiatua baliatuta, eskualdea ezagutzeko, mendi irteerak egiteko, eta euskara praktikatzeko aukera ematen du Mendilagunek".
Iurretatik hasita, Garai, Berrizko baserri auzo batzuk eta Abadiñoko Gerediaga auzoa zeharkatu zituzten oinez. 15 bat herritar batu ziren orotara, eta gehiago batzea gura dute aurrerantzean. Urtarrilerako bi deialdi gehiago prestatu dituzte eta otsail inguruan Elorrio partean egingo dute beste irteera bat, Erdella mendi taldeagaz batera. Berriz aldean ere, beste txango bat ari dira prestatzen.
HURRENGO DEIALDIAK:
Urtarrilaren 11, zapatua
- Irteera ordua: 10:00
- Ibilbidea: Tabira - Okarantza auzoa - Mendiola - Larringan - Sagasta - Axpe (Itzulera autobusez egingo dute)
- Iraupena: 2 ordu eta erdi inguru
- Izena ematea beharrezkoa da: 639 400 786
Urtarrilaren 25a, zapatua
- Irteera ordua: 10:00
- Ibilbidea: Urkiola - Oleta - Otxandio (Urkiolarako joan-etorria autobusez egingo dute)
- Iraupena: 2 ordu eta erdi inguru
- Izena ematea beharrezkoa da: 639 400 786