[BIDEOA] Bideografik-ek sinadurak.tv egitasmoa aurkeztuko du Irudienean

Anboto 2019ko abe. 5a, 14:53

'Pastoreak' eta 'Damaris Pan: Inpultsoak eta intuizioa' lanak aurkeztuko dituzte, 16:00etan.

2012an abian jarri zen euskarazko webguneak kulturari zuzendutako ikus-entzunezkoak biltzen ditu eta haren funtzionamendua azalduko du ekoiztetxe durangarrak. sinadurak.tv.

Aurkezpenean bi lan berrienetarikoak erakutsiko ditugu: Pastoreak (2018ko Euskal Zine Bilerako Publikoaren Saria eta 2018ko Mendifilm-eko Filmerik Onenarena) eta Damaris Pan: Inpultsoak eta intuizioa (2019ko Euskal bideo Bileran eta 2019ko Errenteria Film-en hautatua.

Aurkezpena:
 
Noiz: Abenduak 5

Lekua: Irudienea 
Ordua: 16:00

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!