Euskararen Nazioarteko Eguna: programazioa herririk herri

Ekaitz Herrera 2019ko aza. 29a, 16:30

Dagoeneko martxan dira Euskararen Nazioarteko Egunera ailegatu bitarteko ekitaldiak. Euskara urteko 365 egunetan erabiltzeko eta bizitzeko hizkuntza dela aldarrikatuko dute Durangaldeko herriek, hala ekitaldi kulturaletan, nola askotariko adierazpen instituzionaletan. Behean, egitarauak, egunez egun, eta herririk herri.

AZAROAREN 29a, BARIKUA

ABADIÑO

  • Euskaraz bizi postal eta argazki lehiaketaren erakusketa eta sari banaketa  (19:00etan, Errota Kultur Etxean)
  • Margolaria dokumentala. Proiekzioa eta berriketaldi musikatua Oier Aranzabal eta Mikel Urdangarinekin (20:00etan, Errota Kultur Etxean). Bi gonbidapen pertsonako, Errotan eta Mediatekan

ELORRIO

  • Ghero antzezlana. Tartean teatroa (20:30ean, Arriola Antzokian)

AZAROAREN 30a, ZAPATUA

ABADIÑO

  • "Merinaldearen Batzarra". Abadiñoko institutuko ikasleek antzeztuta, Erdi
    Arora bidaia. Ostean, pastak denontzat (16:30ean, Gerediagako Salbatore
    Ermitan)
  • Murren Bidaia. Behibis Antzerki taldearen eskutik (19:00ean, Errota Kultur
    Etxean). Bi gonbidapen pertsonako, Errotan eta Mediatekan.

BERRIZ

  • Ene Kantak. Saio bi (16:30ean eta 18:30ean, Kultur Etxean)

ELORRIO

  • Ez da kasualitatea. Bertso saio musikatua. Betsolariak: Uxue Alberdi, Maider
    Arregi, Maialen Akizu eta Nerea Elustondo. Gai jartzailea: Aissa Intsausti.
    Musikariak: Gari Otamendi eta Itziar Etxegia (19:30ean, Gaztetxean)

ABENDUAK 1, Domeka

ABADIÑO

  • Tripaki saltsa – oilo ama – boxers. Pez Limbo taldearen kale antzerkia
    (11:00etan, San Trokaz Parrokiako elizpean hasita, 80 pertsona gehienez.
    Lehenengo pasea betez gero, 12:30ean bigarren pase bat egingo da). Bi
    gonbidapen pertsonako, Errotan eta Mediatekan.
  • Maleta Siku + Bingo musikala (14:30ean, Probalekuan). Tiketak Mediatekan
    eta Errotan.
  • Herri kirolak (17:30ean, Probalekuan)
  • Txokolate beroa + etxeko bizkotxoa. Institutuko ikasleek ikasbidaiarako antolatuta (arratsaldean zehar, Probalekuan)

BERRIZ

  • Bertsotrama. Bertsolariak: Miren Amuriza, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña
    eta Amets Arzallus. Gai jartzailea: Maite Berriozabal (12:00etan, Kultur
    Etxean)

ELORRIO

  • Urratsak euskaraz konpleju barik IV. Korrikaldia. Etorri mozorrotuta!
    (12:00etan, plazan). Ostean, Fanfarrixo taldea kalea girotzen

ABENDUAREN 2a, Astelehena

BERRIZ

  • Oizko errotarri-harrobiak liburuaren aurkezpena. Egilea: Javier Castro
    (19:00etan, Kultur Etxean)

DURANGO

  • Mintzodromoa. Berbalagunek antolatuta (goiz eta arratsaldez, Plateruena
    Kafe Antzokian). Izena emateko: 639 400 786
  • Tabernaria antzezlana (19:30ean, Plateruena Kafe Antzokian)

 

ABENDUAREN 3a, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

ABADIÑO

  • Bertsolariak. Abadiñoko BHIko bat-bateko taldeko ikasleak (16:45ean,
    Matienako frontoian)
  • Totoro Basoa eta jolasak (17:00-19:00, Matienako frontoian). Ostean,
    txokolatea denontzat, Matiena Herri Eskolako IGEren eskutik.

ATXONDO

  • Musikaz girotutako tailerrak (frontoian). Ostean txokolate beroa abenduko
    hotzrai aurre egiteko.

BERRIZ

  • Margolaria. Dokumentala (Mikel Urdangarin) eta zuzeneko ekitaldia.

DURANGO

  • Udalaren adierazpena eta herritarren gogoeta (11:00etan, Plateruena Kafe
    Antzokian)

ZALDIBAR

  • Egutegi banaketa. Euskaraldia oinarri hartuta, Ilargi argazki taldeak utzitako
    argazki zaharrekin osatutako 2020ko egutegia

ZORNOTZA

  • Kafetan berbetan! Euskaraldiaren atariko solasaldi irekia. 18:00 - 20:00 Ideiak, iritziak eta sentipenak partekatzea. 20:00etan, familia argazkia. Zelaieta zentroko erakusketa gunean

ABENDUAREN 4a, EGUAZTENA

BERRIZ

  • Euskararen Kriseilua. Egitasmoaren amaiera festa (19:00etan, Kultur Etxean)

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!