2018an, euskal artzain txakur baino border collie gehiago erregistratu ziren Durangaldeko herrietan: 10 txakur gehiago

Ekaitz Herrera 2019ko aza. 29a, 10:00

Eusko Jaurlaritzaren REGIA erakundeak du txakurren erregistroa egiteko ardura, eta horren lehenengo abiapuntua, normalean, albaitariarenean hasten da. Txakur jaio berriari txipa ipintzera joan ohi da jabea bertara, eta halaxe kontabilizatzen dira gero txakurrak erregistroan.

Jarraian erakusten diren datuak EATA elkarteak ipini dizkio eskuragarri ANBOTOri, REGIA erakundearen datu basea oinarri hartuta. Irakurleak eskualdeko herriren baten falta igartzen badu, horrek esan gura du iaz ez zela euskal artzain txakurrik edo border collierik erregistratu herri horretan.

Datu orientagarriak dira, erregistroak ez direlako erabat zehatzak. Edozelan ere, joera orokor bat markatzen dute: orain arte, 2008tik 2018ra bitarteko erregistroan euskal artzain txakurra izan bada ere nagusi, iaz egoera irauli eta border collie gehiago erregistratu ziren eskualdean. Kontuan hartu behar den beste datu bat da euskal artzain txakurraren estatistikan aldaera biak, Iletsua eta Gorbeiakoa, batera ageri direla.

BORDER COLLIE TXAKURRA (2018an Durangaldean erregistratutako txakur kopuruak, herrika)
• Abadiño: 6
• Atxondo: 4
• Berriz: 3
• Durango: 5
• Elorrio: 6
• Iurreta: 2
• Mallabia: 4
• Mañaria: 1
• Otxandio: 1
• Zaldibar: 1
• Zornotza: 12
• GUZTIRA: 45

EUSKAL ARTZAIN TXAKURRA (2018an Durangaldean erregistratutako txakur kopuruak, herrika)
• Abadiño: 5
• Atxondo: 1
• Berriz: 3
• Durango: 7
• Elorrio: 6
• Iurreta: 2
• Izurtza: 1
• Mallabia: 3
• Otxandio: 1
• Zornotza: 6
• GUZTIRA: 35

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!