Elkarteen eta ikerlarien lana, tokiko txakurra babestu eta zabaldu dadin laguntzeko

Ekaitz Herrera 2019ko aza. 29a, 10:00

Txakurrak maskota lez darabiltzaten herritarren gustu aldaketak, modak, edo urrutiko txakurrak etxekotzeko erraztasunak izan dira, EATA elkartearen arabera, galera hau ekarri duten beste faktoreetariko batzuk.

Elkarteak, baina, argi du euskal artzain txakurra babesten eta zabaltzen segituko duela. Hainbat dira horretarako antolatzen dituen ekintzak. Erakusketak antolatzen dituzte, azoketan informazio postuak ipintzen dituzte, euskararen aldeko jaietara joaten dira, edo elkarteko kideen arteko txangoak eta topaketak egiten dituzte.

DNA ikerketa
EHUko ikerlariekin batera, txakur arraza babesteko ikerketetan laguntzen du EATAk. Hain zuzen ere, Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlari talde bat euskal artzain txakurraren genetika ari da aztertzen. "Lehen, txakurren ugalketak familien artean egiten ziren. Bazen endogamia moduko bat. Horrek genetikaren ahultze bat ekarri du, DNA aberastasunaren galera bat. Ikerketa honek artzain txakurra zelan dagoen aztertzen du, gerora neurriak hartzeko. Ugalketa prozesu bat hasi baino lehen, odol berekoak ez direla ziurtatuko genuke, eta etorri daitezkeen gaixotasunei aurre hartzen lagunduko liguke", dio Atxotegik. EATA Elkarteak www.eataelkartea.org web orria dauka. Interesa duen edozein herritarrek jo dezake eurengana. Bertan, estatistikak, askotariko informazioa eta antolatzen dituzten ekitaldien berri ematen dute. Facebook orria ere badute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!