Oier Ariznabarreta, Dabid Garcia eta Araitz Villa onenen artean ibili dira Santurtzi-Bilbao nazioarteko lasterketan

Joseba Derteano 2019ko aza. 28a, 11:33
Aitor Mimenzak parte hartu zuen Donostiako maratoi erdiko irudia. (Argazkia: Zurich Maraton Donostia)

Urtero legez, goi mailako korrikalariak batu zituen joan zen asteburuan.

Santurtzi-Bilbao 15.4 kilometroko probak 31. aldia egin zuen joan zen asteburuan eta, ohi moduan, goi mailako korrikalariek parte hartu zuten. Haien artean lan bikaina osatu zuten eskualdeko hiru korrikalarik. Durango Kirol Taldeko Oier Ariznabarreta probako bigarren euskalduna izan zen Ivan Fernandezen atzetik eta zortzigarren geratu zen sailkapen orokorrean. Honako hau izan zen bere denbora: 47.39. Durangaldea Running taldeko Dabid Garcia 12. tokian sailkatu zen, 49.07-ko denborarekin. Scorpio 71 taldean dabilen Araitz Villa abadiñarrak, berriz, bederatzigarren tokia lortu zuen emakumeen sailkapenean (58.31).

Mimenza bosgarren, Donostian

Azpimarratzekoa da Aitor Mimenzak Donostiako maratoi erdian egindako lana ere. Durango Kirol Taldeko elorriarra bosgarren geratu zen lasterketa prestigiotsu horretan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!