Aurre-akordioa lortu ostean, metalgintzako grebak bertan behera utziko dituzte langileek eta sindikatuek

Anboto 2019ko aza. 26a, 20:08

Eguenean hastekoak ziren lanuzte-sortak eten egingo dira, gaur, patronalaren eta sindikatuek aurre-akordioa lortu ostean. LAB, CCOO eta UGT izan dira aurre-akordioa babestu dutenak. Ez du aurre-akordioa babestu ELAk. Durangalde eta Bizkai osoari eragingo die aurre-akordioak.

Izaera orokorra hartuko du, horrenbestez, Bizkaiko metalgintzaren hitzarmen berriak. Aurre-akordioa babestu duten hiru sindikatuek (LAB, CCOO, UGT) metalgintzako langileen %51 baino gehiago ordezkatzen dutenez, izaera orokorreko hitzarmena izango da. Enpresariak behartuta egongo dira bertan adostutakoa betetzera.

Erreakzioak

LAB: “borroka historiko baten ostean, aurre-akordio historikoa lortu da”

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!