[ARGAZKI GALERIA] Indarkeria matxistaren aurkako oihua Durangaldea osoan entzun da

Anboto 2019ko aza. 25a, 19:12

Ehunka herritar batu dira eskualdean indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunean egindako mobilizazio desberdinetan.

Ehunka lagunek Durango zeharkatu dute "Dena esanda dago. Aurrean izango gaituzue" lelopean egindako manifestazioan. Abadiñon Trañabarren kalea moztu dute. Elorrion, ostera kontzentrazio jendetsua egin dute.

"Autodefentsa feminista", " Erasorik ez erantzunik gabe!" edota "Hau ez da gure bakea!" bezalako oihuak nagusitu dira Durangoko mobilizazioan. "Injustizia hau ez da gure bakea" adierazi dute manifestazioaren amaieran. "Gu hiltzen ari dira, eta ez dugu atzera pausorik emango. Gora borroka feminista!" esanez amaitu dute epaitegiaren aurrean bukatu den manifestazio jendetsua. Pankarta erraldoia eskegi dute, baita ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!