✗
Auto bat galtzadatik irten da eta kolpea jaso du. Gidaria zauriturik dago eta larrialdi zerbitzuek Galdakaoko ospitalera eraman dute. Istripua 14:15etan gertatu da Atxondotik Elorriorako noranzkoan, Larrialdi zerbitzuetako iturriek esan dutenez.