Oihana Azkorbebeitia eta Oier Ariznabarreta nagusi Lemoatx trail mendi lasterketetan

Anboto 2019ko aza. 17a, 18:24

Silvia Trigueros bigarren sailkatu da nesketan, eta Julen Ozaeta hirugarren mutiletan.

Ganzabal mendi taldeak antolatuta, IV. Lemoatx mendi lasterketak jokatu dira gaur Lemoan. Lasterketa bi izan dira, luzea 24 kilometrokoa, eta laburra 16koa. 300 bat korrikalarik parte hartu dute lasterketa bietan, eguraldi oso txarragaz. Lasterketa laburrean Oier Ariznabarreta nagusitu da, erraz. 1.22.35 izan da bere denbora. Lasterketa luzean Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñarra nagusitu da (2.36.27). Silvia Trigueros abadiñarra izan da bigarrena (2.42.26) eta Maria del Camino Alegre hirugarrena (3.42.29). Lasterketa laburrean Olatz Azpitarte elorriarra bigarren sailkatu da.

 

Mutiletan, lehenengo hiru korrikalariak elkarregaz helmugaratu dira, eta Julen Ozaeta durangarra izan da euretariko bat. Azkenean, hirugarren sailkatu dela erabaki dute epaileek.Arkaitz Iturriagaetxebarria abadiñarra seigarren helmugaratu da.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!