Bizkaiko metalgintzako langileek greba deialdi berriak iragarri dituzte

Ekaitz Herrera 2019ko aza. 14a, 12:11

Azaroaren 28an eta 29an, eta, abenduaren 4ean, 5ean, 12an, 13an, 18an eta 19an izango dira lanuzteak. ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK, CGT, CNT eta USO sindikatuek deialdi bateratua egin dute. Durangaldeko metalgintzako langileek jarraipen zabala egin zieten irailaren bukaeran eta azaroaren hasieran deitutako grebei. Eskualdeko sindikatuen arabera, langileen %80-90 inguruk egin zuen greba.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!