EAJ izan da indar politikorik bozkatuena Durangaldean, 15.479 botogaz

Ekaitz Herrera 2019ko aza. 10a, 22:18

Ia 4.000 botoko aldea atera dio bigarren hautagairik bozkatuenari, Euskal Herria Bilduri. Apirilaren 28ko hauteskundeegaz alderatuta, jeltzaleek eskuratutako boto kopurua jaitsi egin da zertxobait (%6,93 behera), eta, emaitzak apurtxo bat hobetu ditu  EH Bilduk koalizioak (%3,42 gora). PSE-EEk 759 boto gutxiago jaso ditu, eta, beheranzko joera izan du Unidas Podemos koalizioak ere. 1.370 boto galdu ditu. Abstentzioa, oro har, ia 4 puntu igo da eskualdean

PP alderdiak emaitzak hobetu dituen arren, lehendabiziko lau indarretatik nabarmen urrun gelditu da. Hauteskunde gau honetako kolperik handiena Ciudadanosek jaso du. 1.050 boto izatetik, 374 izatera pasa da. (%64,38 egin du behera)

Eskuin muturrari, galga Durangaldean

Edizio hau ixterako Vox alderdi ultraeskuindarrak aise hobetuak zituen espainiar estatuko emaitzak. Durangaldean, baina, apenas izan du oihartzunik. Asteon ekitaldi politikoa Durangon egin duen arren, sortu duen zarraparra oharkabean pasa da. Bost boto gehiago jasota, apenas handitu ahal izan du babesa. Ez atzera, ez aurrera gelditu da.

Emaitza, grafiko eta estatistika guztiak, hauteskundeei buruzko atal berezian daude ikusgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!